Donostiako Egia auzoko bizilagunek astebetez euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu zuten. Zazpi txandatan banatu zuten esperientzia. Parte hartu duten lagunek bideo honetan esplikatu dute zer sentsazio izan dituzten. Eta zuk, probatu nahi al duzu?
Etiketa: lehen hitza euskaraz
Poteoan euskaraz!
Maiatzaren 7an 12:30etan Barrio Txinoko plazan elkartuko gara lehenbiziko Blaganpoteoa egiteko. Zer izango den izenak berak erakusten du gutxi gorabehera: lagunarte alaian potetatzea, euskaraz egiten dugun bitartean.
Helburu inportanteagoa ere badu ordea: Hondarribiko euskaltzaleak modu informalean elkar ezagutzen hastea eta, hori egitearekin batera, larunbateko poteo giroa euskalduntzeko gure hondar aletxoa jartzea.
Hondarribian poteak euskaraz hartu nahi badituzu, tabernariek lehen hitza euskaraz egitea gustatuko balitzaizuke, herriko kaleetan euskara barra-barra entzutea zure ametsa bada, gonbidatuta zaude noski, ekarri zure euskara!