Proposamen berri bat dugu urrirako: ‘Bi arnas” dokumentala. Filma aurkezteko Kima Arzuaga ekoizlea gonbidatu dugu.
Eguna: 2022ko urriak 7. Ordua: 19:30. Tokia: Hondarribiko Kultur Etxean

Proposamen berri bat dugu urrirako: ‘Bi arnas” dokumentala. Filma aurkezteko Kima Arzuaga ekoizlea gonbidatu dugu.
Eguna: 2022ko urriak 7. Ordua: 19:30. Tokia: Hondarribiko Kultur Etxean
Uztailaren 22 eta 23 an Pasaiatik Jaizkibelera (Bioznar) eta Hondarribira egingo du bidea. Tarte horretan ospatuko diren kontzertuetan esku bat botatzeko gogoz bazaude ongi etorria izango zara auzolanera; Sarrera irteerak, garraio, taberna txanda, bide lagun, etab. Bereziki estimatua izango da Biosnarreko labarrera materiala eramateko 4×4 ibilgailua izatea. Horretarako bidali mezu bat etincarnatus.orkestra@gmail.com helbide elektronikora.
Eta noski ekitaldietan gozatzera gonbitea ere hemen duzu https://urmuga.eus/
Ekainerako ilusio handia egiten digun saioa antolatu dugu Hondarribian. Gorde data hau zuen agendetan: ekainaren 18an, Kasion Zaharreko lorategian, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera 5€.
Ekainaren 5ean etorri Hendaiara! Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko: sartu hemen
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren hirugarren edizioa ospatuko da. Hondarribiko Udalak ekimena prestatzen hasteko lehen batzarra deitu du datorren asteazkenean, maiatzaren 18an, arratsaldeko 18:00etan Udaletxean bertan.
22. Korrika-n, lekukoaren barruko mezuak azpimarratu du “hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak”
Apirilaren 9an Hondarribian ere Korrikarekin bat egin genuen eta egun aparta pasa genuen. Blaganetik euskarari ekin eta kateari eusteko asmoa dugu!
Mila esker parte hartzaile eta laguntzaile guztiei!
Blagan elkarteak lekukoa eramaten.
ScoobyBand-en kontzertua.
Afaria giro apartan!
Marmoka taldearen kontzertua.
Gazteen ginkana.
Haurrentzako eskulanak.
Adi, larunbateko Korrika jaiarako antolatutako kontzertu eta afariaren kokalekua aldatu da: Kasino Zaharreko lorategietan izango da!
Badator Korrika Hondarribira, eta motorrak berotzeko Korrika jaia antolatu dugu Blaganetik. Animatu zaitezte: eskulanak haurrentzat, Ginkana gazteentzat, kontzertuak, afaria, …
Adi: Gazte Konkiz Ginkanan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da. Izena emateko estekan klikatu edo QR kodea eskaneatu eta bete mesedez galdetegia.
Ez ahaztu azteazken honetan, apirilak 6, hitzaldi interesgarri bat antolatu dugula: Euskararen esanahia(k) hitzaldia, arratsaldeko 18:30, Kultur Etxean.