Igande honetan, maiatzaren 15ean, Aiako Harria ezagutzen jarraitzeko txangoa egingo dugu. Goizeko 9:30ean aterako gara Arritxuloko aterpetik eta 3 orduko ibilibide zirkularra egingo dugu. Eta gero, nahi duenarentzat Arritxulo Aterpetxean bazkaltzeko aukera egongo da! Animatu!
‘Beltzean mintzo’ dokumentala: euskara eta Amerikako hizkuntza indigenak
Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.
Informazio gehiago: garabide.eus
Poteoan euskaraz!
Maiatzaren 7an 12:30etan Barrio Txinoko plazan elkartuko gara lehenbiziko Blaganpoteoa egiteko. Zer izango den izenak berak erakusten du gutxi gorabehera: lagunarte alaian potetatzea, euskaraz egiten dugun bitartean.
Helburu inportanteagoa ere badu ordea: Hondarribiko euskaltzaleak modu informalean elkar ezagutzen hastea eta, hori egitearekin batera, larunbateko poteo giroa euskalduntzeko gure hondar aletxoa jartzea.
Hondarribian poteak euskaraz hartu nahi badituzu, tabernariek lehen hitza euskaraz egitea gustatuko balitzaizuke, herriko kaleetan euskara barra-barra entzutea zure ametsa bada, gonbidatuta zaude noski, ekarri zure euskara!
Blagan hasi… eta Blagan sortu
Lau lagunen kezka? Ez, asko ziren Hondarribian euskara nola bultzatu buruan zeukatenak. Blagan sortzeko prozesuak erakutsi digu herri honek bere hizkuntza sendotzeko duen grina.
Bideo honetan ikus dezakezue Hondarribiko euskara elkartea nola abiatu zen.