Urtarrilaren 13an aurkeztu dute Hondarribiko Euskaraldia. Garoa Lekuona Euskara zinegotzia, Igor Arrieta 2025ko Euskaraldiaren dinamizatzailea eta Ander Moron Euskara saileko sailburu berria izan dira prentsaurrekoan.
Hondarribiko 30. euskal azoka
Abenduak 12tik 15era Hondarribian Euskal azoka egongo da liburu, disko eta produktuekin eta hainbat ekintzekin. Blagan Elkarteak Euskal azokaren antolaketan parte hartu du. Egindako ekarpenaz, euskaraz eta urte osoan zehar egindako lanaz aritu da Mikeldi Zeberio elkarteko kidea Bidasoko Hitza egunkarian.

Olatz Salvador-en Zainak Eman kontzertua
Abenduak 14, arratsaldeko 19:00etan Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean. Informazio gehiago hemen.

Irungo Euskalgintza: “Harro gaude; ez konforme”

Mintzodromoa Hondarribian
Azaroaren 29an giro ederrean ospatu zen Mintzodromoa Hondarribiko Itxas Etxea auditoriumean! Zorionak parte hartu zenuten guztiei, eta segi euskaraz bizitzen!!


Hizkuntzaren Funanbulistak
“Hizkuntzaren funanbulistak” izenburuko solasaldiak interesa piztu zuen asteartean Hondarribian. Hizkuntza sozializazioa kirol eremuan nolakoa den hausnartu dute Miren Artetxek eta Jaime Altunak. Nerabeen hizkuntza praktiken inguruan, adin eta generoan ardaztuta, aritu dira bakoitzak egin dituen ikerketetatik abiatuta.
Mila esker!


Hizkuntzaren Funanbulistak solasaldia
Azaroak 26.an Hondarribian, Miren Artetxe eta Jaime Altunaren arteko solasaldi honetan, nerabeen hizkuntza praktiketara eta diskurtsoetara gerturatuko dira. Egin dituzten ikerketetatik abiatuta, egungo hizkuntza dinamika sozialei buruz nerabeen ikuspegia zein den ekarriko dute.

Gau Beltza mikroipuin lehiaketaren III. edizioko emaitzak
“Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren hirugarren edizio honetako gaia “LAZTAN” izan da, eta aurrekoetan bezala, aurten ere bi kategoria egon dira. 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena. Guztira 57 lan jaso dira, Euskal Herriko txoko guztietatik. Iaz baino 19 lan gehiago izan dira. 29 lan gazteen kategorian eta 28 ipuin helduen kategorian.
Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevara epaimahaikideen esanetan, azpimarragarria izan da bai jasotako lan kopurua eta baita hauen literatur kalitatea ere. Hondarribiko liburutegian bilduta, ondokoa ebatzi dute:
18 urtetik beherako kategoria:
1. saria: Zain
Egilea: Gari Iraola Hernández (Usurbil, 2008)
2. saria: Azken taupadak
Egilea: Yader Manuel Salgado Matute (Hondarribia, 2011)
18 urtetik gorako kategoria:
1. saria: Marisorgin
Egilea: Ibai Zulaika Artolozaga (Sopela, 1993)
2. saria: Laztan
Egilea: Ainhoa Aranburu Puente (Hondarribia, 1969)




Hona hemen sari-banaketa ekitaldiko zenbait argazki:





Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, babesleei, aurkezleei eta epaimahaikideei. Eta zorionak irabazleei! Jaso ezazue LAZTAN hotz bat antolatzaileon partetik!!!


Azaroak 29an Mintzodromoa Hondarribian

Plaza mugatuak, animatu eta eman izena!
Eman bultzada euskarari errigora saskia eskatuz!
