EUSKARAREN ASTEBURUA HONDARRIBIAN

Euskararen eguna hurbiltzen ari da eta hainbat ekintza antolatzen gabiltza aurreko astebururako. Hona hemen behin-behineko egitaraua:

Ostirala, Azaroak 29

19:30 “Bakean dagoena, bakean utzi” Umorezko bakarrizketak Kultur etxean. Informazio gehiago hemen.

Larunbata, Azaroak 30

11:30 Portuan Haurrentzat eskulan tailerrak, Santa Maria Madalenaren eskutik
12.30 Portutik abiatuta Maddalen Arzallus eta Alaia Martinekin Bertsopoteoa trikitilariek lagunduta.

Arma Plazan Bazkari Herrikoia (karpa itxia jarriko da)
(10 euro helduak eta haurrak 5 euro. Txartelak salgai Itxolan eta Ttoparan. Azken eguna azaroak 27)

Bazkal ostean Euskal Kantu Bingoa
Kontzertuak
18:00 Andoni Ollokiegi
20:30 Trikizio taldea

Igandea, Abenduak 1
11:30 Portuan Grafiti tailerrak gazteentzat Judas Arrietarekin (Plaza mugatuak, inskripzioak hemen edo euskarazblagan@gmail.com)

Antolatzailea Blagan Euskara elkartea, Hondarribiko Udalaren kolaborazioarekin.

euskararen_asteburua_AZKENA

Blagan elkarteko batzar nagusia.

Urteroko hitzordu garrantzitsueneko batekin gatoz. Azaroaren 23an goizeko 10:00etan Amuteko elkartean Blagan elkartearen batzar nagusia ospatuko dugu. Gai zerrenda honakoa izango da:

– Sarrera

– Aurreko aktaren onarpena

– Lan taldeek egindakoa urtean zehar.

– Kontuak

– Zuzendaritza aldaketa

– Web orria

– Euskaraldia

– Blagan eguna

– Proposamenak eta ekarpenak

Etorri, zure iritzia eta partehartzea beharrezkoa da.

Working_Together_Teamwork_Puzzle_Concept

 

“Bakean dagoena, bakean utzi” umorezko emanaldia.

Mirari Martiarena eta  Idoia Torregarai artistek, sei bakarrizketa aurkezten dituzte, elkarrekin josita. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak dituzte hizpide ordu bete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen dituzte.

bakeandagoena

Blagankidea den Gorka Bereziartuak “Ez gara neutralak” liburua aurkeztuko du.

Datorren asteartean, Azaroak 12, Blagankidea dugun Gorka Bereziartuarekin “Ez gara neutralak” liburuaren inguruan solasean aritzeko aukera polita izango dugu.  Animatu eta hurbildu parte hartzera!

Ezgaraneutralak

Interesa pizteko, ondorengo bideoan Ahoz Aho programan Ilaski Serranorekin izandako solasaldia ikusi dezakezu.

TELP ikastaroa azaroan, doan, Blaganen eskutik. Plaza mugatuak!

Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz hitz eginez amaitzea? mintzakideak hartara eraman gaituelako, edo besterik gabe geu ohartu gabe eta pisuzko arrazoirik gabe gaztelaniara pasatu garelako? edo ezezagun bati badaezpada ere erdaraz egiten diogunean?

Zergatik egiten dugun ulertzeko, deserosotasunik ez sentitzeko, aldatu nahi duguna aldatzeko gakoak ezagutzeko lagungarria da tailerra.

Zer da TELP tailerra?

TELPak hiztunen jokabidean eragin nahi du. Hau da helburu nagusia: Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta horretarako baliabide egokiak sortzea.

Hartzaileak: Euskaraz bizitzeko hautua egin duten pertsonak eta eguneroko egoeren aurrean eroso sentitzeko baliabideetan sakondu nahi dutenak

Metodologia: Parte-hartzailea. Aurrez-aurreko saioetatik kanpo egingo diren ariketez gain, tailerrean bertan azalpenak eta ariketa praktikoak tartekatuko dira ( Informazio gehiago:  emun.eus/hitzartzen )

Noiz eta non?
10 orduko ikastaroa da, 4 saiotan banatua.
Azaroak: 7, 14, 21 eta 28
Ordutegia: 17:30-20:00
Kultur etxeko 103. Gelan

Izen ematea: euskarazblagan@gmail.com
Adierazi zure izen abizenak, eta nahi izanez gero, baita telefono zenbakia ere.
Plaza mugatuak!
20 plaza, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan.
Izena emateko azken eguna: urriak 31

Antolatzailea: Blagan euskara elkartea.
Laguntzailea: Hondarribiko udala.

telp_taillerra