“Butterfly effect (Gizateriaren hegaldia)” antzerkia, azaroak 28an.

Astebururako  antolatutako ekitaldi gehienak atzeratu egingo dira, eguraldi iragarpenak eta herrian Kobid-19aren egoera dela eta. Baina, kontutan izan igande arratsaldeko ekitaldia bere horretan mantenduko dugula: “Butterfly effect (Gizateriaren hegaldia)”, 18:00retan Kultur Etxean Alde zaharrean, sarrerak dohainik izango direlarik.

Beste ekintzen data berriak izan  orduko jakinaraziko dizkizuegu. Ongi izan eta barka eragozpenak!

Azaroak 27 eta 28 Euskararen asteburua! ATZERATUTA!

EGURALDI TXARRAREN IRAGARPENA ETA COVID-19aren EGOERAGATIK AURREIKUSITAKO EKINTZAK ATZERATU EGITEN DIRA, IGANDEKO ANTZERKIA EZIK!

Eguraldi prebisioarengatik bertan behera gelditu dira Marmokaren kontzertua eta Mendi irteera, baina ume eta nerabeentzako jarduerak mantendu ditugu. Animatu eta parte hartu!

GAZTE KONKIS GINKANAn parte hartzeko Izena eman esteka honetan klikatu edo QR kodea eskaneatu eta bete galdetegia.

Euskararen asteburuan GAZTE KONKIS ginkana lehiaketa! ALDAKETAK!

2021eko Azaroak 27an, Blaganetik antolatzen ari geran euskararen asteburuaren barnean GAZTE KONKIS ginkana lehiaketa egingo da.

Bi txanda egongo dira, arratsaldeko 17:00 eta 18:00etan. Lekua: SOROETAKO FRONTOIA! Gutxi gora behera 12-16 urte bitarteko lagun taldeentzako frogak izango dira eta sariak irabazteko aukera egongo da. Txiribuelta eta Marmoka musika taldeaaren laguntza izango dugu.

Animatu eta zatoz lagunekin lehiaketan parte hartzera!

Izena emateko esteka honetan klikatu edo QR kodea eskaneatu eta bete galdetegia.

Eta laister asteburu osoko programa eskuragarri izango duzue, adi egon!

Antolatzailea: Blagan euskara elkartea. Babeslea: Hondarribiko Udala.

Haurren aurrean, helduok heldu.

Hondarribiko udaletxeak Euskaltzaleen topagunearekin batera antolatuta, datorren Azaroaren 11an, Kultur Etxean arratsaldeko 18:30etan, umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza portaerari eragiteko sentiberatze eta kontzientziatze saio parte hartzaile interesgarri bat dugu.

  • Hizlaria(k): Paula Kasares eta Kike Amonarriz (disponibilitatearen arabera, batak edo besteak emango du saioa)
  • Iraupena: 70- 90 minutu.
  • Dohainik, baina sarrerak  www.ticket.kutxabank.es edo Arma Plazan jaso behar dira.

Animatu zaitezte eta parte hartu!

Pantailak euskaraz ekimena

Urriak 21an “Pantailak euskaraz” ekimeneko kideak Hondarribian izan ditugu, arratsaldeko 19h00tan Kultur Etxeko areto nagusian.

Pantailak Euskaraz mugimenduko lagunak bultzada bat merezi dutela uste dugu. Sinadurak biltzen ari dira pelikula, serie eta marrazki bizidunetan gure hizkuntza erabil dadin. Eta seguru gaude Hondarribian ehunka lagun daudela ados eskari horrekin. Tartetxo bat hartuko duzu hauek sinatzeko? 👇🏻

✅ Disney + euskaraz: https://secure.avaaz.org/community_petitions/es/the_walt_disney_company_disney_euskaraz/

✅ Netflix euskaraz: https://www.change.org/p/netflix-edukiak-euskaraz-emititu-ditzala-eskatzen-diogu-netflix-i

✅ Zinemak euskaraz: https://secure.avaaz.org/community_petitions/es/eusko_jaurlaritza_nafarroako_gobernua_euskal_hirig_zinemetan_euskararen_presentzia_legez_bermatuko_duen_zinemaren_lege_propioa_behar_dugu/

✅ Twitch euskaraz: https://twitch.uservoice.com/forums/924619-localization/suggestions/41401138-more-options-for-stream-language-euskara

Zure lagunak ere honekin ados daudela uste baduzu, pasaiezu mezua mesedez: denon artean pantailak euskaldunduko ditugu 💪🏼

Informazio gehiago: https://www.pantailakeuskaraz.eus/

Eusko Label liga: hau ezin da errepikatu

Abuztuaren hasieran jakin denez, Traineru Kluben Elkartearen (TKE) ikus-entzunezko plataformak (ACT TV) gaztelaniaz hitz egitera derrigortu nahi izan zuen Donostiarra Arraun Elkarteko kide bat uztailaren 25ean, Lekeition jokatutako estropadaren ondoren.

Euskal Herrian Euskarazen (EHE) bidez salatutako egoera horren aurrean, honakoa adierazi nahi dugu kostaldeko herrietan euskararen alde lan egiten dugun bost eragilek:

1) Elkartasuna adierazi nahi diogu adierazpenak euskaraz bakarrik egin nahi izan zituen arraunlariari. Egunero jasan behar izaten ditugu horrelako egoerak eta garrantzitsua da presioen gainetik euskaldun gisa ditugun eskubideei tinko eusten dieten pertsonak agertzea, baita mota horretako gertakariak eremu pribatuan ez geratzea ere, euskararen erabilera denoi dagokigun zerbait delako.

2) Eusko Label liga antolatzen duen TKEri eskatzen diogu bere komunikazio-politika alda dezala, euskaraz hitz egin nahi duten arraunlariak ez daitezen presionatuta sentitu, uztailaren 25ean gertatu zen bezala. Euskal Herrian gaude eta euskaraz bakarrik hitz egin nahi izatea guztiz zilegi da. Lehiaketaren komunikazio-lanak hizkuntza batean baino gehiagotan egin behar badira, TKEk asmatu beharko du nola eseri tosta berean komunikazio eleanitza eta euskaldunei zor zaien errespetua.

3) Goi mailako kirolariak gizartearentzat erreferente dira, ez bakarrik lehiatzen direnean, baita jendaurrean agertzen direnean ere. Horregatik, Eusko Label ligan parte hartzen duten arraunlari guztiak animatu nahi ditugu ACT TV-k eta beste hedabideek egiten dizkieten elkarrizketetan euskaraz egitera (baita galizieraz ere, herrialde hartako arraunlarien kasuan). Arrauna kirola baino gehiago baita: neurri batean, bizi garen herriak ordezkatzen dituzte gure traineruek. Erakutsi dezagun herri euskaldunak garela.

Sinatzaileak:

Axola euskara elkartea (Abanto)

Bagera euskaltzaleen elkartea (Donostia)

Blagan euskara elkartea (Hondarribia)

Karkara Taldea kultur elkartea (Orio)

Zuhatza euskara elkartea (Deba)