Egilea: Blagan
Euskararen esanahia(k) hitzaldia
Badator 22.korrika eta motorrak berotzeko hitzaldi interesgarria antolatu dugu!
Hitzaldia: Euskara eta natura txirikordatuz.
Kulturakada Ziztakaren eskutik
Martxoak 12an, larunbata, LITERATURAn murgilduko gara. Irungo San Juan plazan, eguerdiko 12tan. Animatu!
Kike Amonarrizen hitzaldia
Mintzalaguna egitasmotik, bertan parte hartzen dutenentzat eta euskara praktikatu nahi duen edonorentzat, ekintza osagarriak proposatzen eta antolatzea dira Hondarribian. Datorren Martxoaren 17an hitzaldi interesgarria dago aurreikusita!
Plaiandiko naturgunera Mintzalagunekin.
Mintzalaguna egitasmotik, bertan parte hartzen dutenentzat eta euskara praktikatu nahi duen edonorentzat, ekintza osagarriak proposatzen eta antolatzea dira Hondarribian. Hona hemen datorren Martxoaren 5ean proposatzen digutena! Izen ematea beharrezkoa da; e-mailez edo telefonoz.
“Kardaberak zementuan” liburuaren aurkezpena
Txorien habia Pirritx Porrotx eta Marimototsen eskutik!
Aurrekoan opari ederra eman ziguten Pirritx, Porrotx eta Marimotots lagunek Blagankide guztioi: TXORIBOX txorien habia. Txoriek habi goxoak behar dituzten bezala TXIO TXIO egiteko, euskarak ere habi goxoak behar dituelako BLA BLA BLAGAN jarrai dezagun!
ESKERRIK ASKO!! MUXU HANDI BAT!! Gora KATXIPORRETA!
Euskara sustatzeko ideien bila!
Betti Gotti Euskara Kultur elkartetik euskara sustatzeko ideia berrien bila dabiltza. Aitzondo eta Blaganekin batera kamiseta berezi bat egiteko ideia izan dute non euskararen erabilera eta euskal kulturarekiko nortasuna goraipatzen duen lelo bat ere azaltzen den. Egin diren kamiseta guzti hauek denen artean banatzeko asmoarekin gabiltza.
Ekintza honen xedea, kamiseta euskara sustatzeko ideia batengatik trukatzea da. Horretarako denen laguntza behar dugu ideiak biltzeko eta kamisetak denen eskuetara ailegatzeko. Lotura honetan sartu, galdetegia erantzun eta kamiseta zurea izango da: SARTU HEMEN
2021eko Blaganen Euskararen asteburuko ekintzak
Blaganetik jakinarazi nahi dizuegu, nahiz eta hasiera batetan euskararen astebururako aurreikusita genituen hainbat ekintza (eskulan tailerra, Ginkana, …) abenduan zehar egiteko asmoa genuen, egoera dela eta bertan behera uzteko erabaki hartu zela. Antzerkira hurbildu zinetenei mila esker eta jakin datorren urtean zehar jarduera berriak egongo direla eta zuen parte hartzea ohikoak diren kanaletatik sustatuko dugula! Egon adi!