📢 Aurten ere, euskararen egunaren harira, abenduak 2larunbatarako hainbat ekintza prestatzen ari gera: umeentzako jokoak, bertso-poteoa, bazkari herrikoia, kontzertuak, … Laister egitarauaren berri izango duzue!
Mezu honen bidez, beste batzuetan bezala, zuen partehartze eta laguntzaren eske gatoz. Egunean bertan laguntzeko prest bazaudeformulario hau bete eta zurekin kontaktuan jarriko gara. Mila esker eta motorrak berotzen hasi!
Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egingo du bere 3.Kongresua. Euskaltzaleen Topaguneak arnas luzeko etapa berri bati ekingo dio eta Kongresu horretan eztabaidatu eta ezarriko dira mugimenduaren bide berrirako oinarriak. Ekitaldia goizez izango da, Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) auditorioan. Aretoak plaza mugatuak direnez joateko asmoa baduzue topaguneak izen-ematea egitea eskatzen du. Informazio gehiago eta izen ematea ondorengo estekan duzue: https://topagunea.eus/topagunea-kongresua-2023/
Azaroak 4an hamarka mila pertsona elkartu ziren Bilbon, «Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat» Irun, Hendaia eta Hondarribitik joan ginenok ere gainontzeko euskaltzaleekin batera, oldarraldiaren aurrean euskararentzat akordio soziopolitiko berritua adostu behar dela aldarrikatu genuen.
Mila esker gure lehiaketaren bigarren edizioko parte hartzeaile guztiei, aurtengoan 18 lan jaso ditugu 18 urtetik beherakoen kategoarian eta 20 lan 18 urtetik gorakoenean. Guztira 38 lan, ez dago batere gaizki!
Pasa den ostiralean elkartu zen epaimahaia irabazleak aukeratzeko, eta ondorengoa da erabakia:
Horretaz gain, gure babesleei esker, parte hartzaile guztien artean zozketak egin ditugu eta hauek dira irabazleak:
Sari banaketa ekitaldia urriaren 31ean izango da, Hondarribiko liburutegian (Kale Nagusia, 8) arratsaldeko 19:00etan. Karolina Sanz De Bikuña egongo da aurkezlea lanetan eta Joxe Mari Karrere ipuin kontalariaren saio beldurgarria egongo da. Animatu!
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Sententzia guztiek elementu komun bat dute: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, oinarrizko eskubideen kaltetan.
Euskalgintzak deituta, hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaie oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.
Manifestaziora joateko herriz herri autobusak antolatu dira. Bidasoko aek eta Blagan, Hondarribia eta Irungo autobusen antolaketaz arduratzen ari dira. Autobusez joateko eman izena ondorengo “izen emate estekan“, e-maila bidali irun@aek.eus helbidera, telefonoz deitu 688746633 zenbakira edo QR eskaneatu.
Animatu eta goazen denok Bilbora! #A4DenokBilbora #EuskararekinBat
📅 Azaroak 4 🚌 14.30, Philippe Roy okindegia, Hendaia 🚌 14.45, San Juan plaza, Irun 🚌 15.00, Sabin Arana Kalea, Hondarribia 🕔 17:00 Manifa 📍 Euskalduna, Bilbo
Mintzalaguna egitasmoa ezaguna izango duzu honezkero. Aurtengo ikasturtean jarraipena emango zaio ekimen honi. Honadarribian talde berriak sortzen ari dira eta horretarako mintzalagunekoak bidelagun berrien beharra dute. Bidelagunaren lana ez da erakustea, ez eta zuzenketak egitea; lagun giro eroso eta lasaiean euskaraz aritzeko aukera ematea da. Astean ordu betez elkartzen dira hiruzpalau lagun, tabernan, parkean,liburutegian… beraiek adostutako toki batean, asteko eguna eta ordutegia adostuz. Beraz animatu zaite!
Bestalde, Urriaren 18an, Hondarribiko Kasino Zaharrean egingo den Mintzodromora gonbidatuta dago euskara praktikatu nahi duen edonor. Doako ekintza da. Blagan aritzeko gogoa besterik ez da behar. Eman izena kartelean ageri den estekan, edo posta elktronikoan.