Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina.

Urtero bezala Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan jarri du. Herritarrak errenta aitorpena egiterakoan euskara autatu dezatela da helburu nagusia, aurten bereziki autolikidazioari garrantzia eman diotelarik. Honen inguruko Informazio gehigarria UEMAko webgunean aurkitu daiteke: sartu hemen.

Errenta2017_euskaraz

Booktegi, euskarazko liburu elektronikoen plataforma

Igande honetan “liburuaren eguna”da. Ba al dakizu euskarazko liburu elektronikoen plataforma bat sortu berri dela?booktegiBooktegi.eus-en,

  • mota guztietako euskarazko liburuak aurkituko dituzu;
  • liburuak dohainik deskarga ditzakezu, eta lagunei gomendatu;
  • liburuak dohainik plazara ditzakezu;
  • azken liburuen berri jaso dezakezu e-postaz.

Irakurketa on!

 

Blaganek badu Korrikaren petoa!

Badator Korrika eta motorrak berotzen hasiak gara dagoeneko. Haste honetan Martinek Blaganen petoa jaso du. 1202 km-a dagokigu baina ahal bezain beste, indarra bukatu arte, korrika egingo dugu euskararen alde!

Bestalde, izena eman zuten bazkideen artean lekukoa eramateko zozketa egin zen. Aurten Imanol Galarraga eta Harkaitz Garaialderen artean eramango dute lekukoa. Zorionak!

Korrika_petoa_jasotzen

Laburbira, Film laburren XIV. zirkuitua, Hondarribian

Topaguneak eta Hondarribiako Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, ostiral honetan, martxoak 17, Laburbira Kultur Etxean izango da arratsaldeko 20:00etan. Euskarazko zortzi ekoizpen ikusteko aukera izango dugu, zortzi istorio, elkarren erabat desberdinak, ordu eta laurden iraungo duen saioan.

LaburBira_2017

Hona hemen kartelera eta informazio gehigarria:

Hondarribian euskararen erabilerari buruzko datuen aurkezpena.

Ostegun honetan, martxoak 9, Hondarribiko Udalak eta Soziolinguistika Klusterrak Hondarribian euskararen kale erabileraren inguruan jasotako datuak aurkeztuko dituzte. Aurkezpena Kultur Etxean izango da eta arratsaldeko 19h00etan hasiko da.

Bidasoko Hitzak argitaratutako artikuluan azaltzen den moduan datuak kezkagarriak dira: “Hondarribiarren %60a euskalduna da, baina %25era ez da iristen euskara erabiltzen dutenen kopurua” (artikulu osoa hemen).

Animatu eta etorri aurkezpenera!