Maiatzaren 7rako, mendi irteera berri bat antolatu dugu. Honetan Baztan aldera joango gara, 3 orduko ibilaldi bat egitera eta Xorroxineko inguruak ezagutzera. Hitzordua beti bezela goizeko 8:30tan Eroskiko parkinean. Etorri gurekin!
Egilea: Blagan
Booktegi, euskarazko liburu elektronikoen plataforma
Igande honetan “liburuaren eguna”da. Ba al dakizu euskarazko liburu elektronikoen plataforma bat sortu berri dela?Booktegi.eus-en,
- mota guztietako euskarazko liburuak aurkituko dituzu;
- liburuak dohainik deskarga ditzakezu, eta lagunei gomendatu;
- liburuak dohainik plazara ditzakezu;
- azken liburuen berri jaso dezakezu e-postaz.
Irakurketa on!
Korrika txikia Hondarribiko kaleetan zehar.
Gaur gure etxeko txikiek euskararen alde Korrika egin dute baita ere! Hondarribiko hiru ikastetxeko lehen hezkuntzako haurrak 10h30etan abiatu dira eta herriko kaleak koloreztatu dituzte. BATZUK baino gehiago!
Iturria: Bidasoko Hitza
20. Korrika Hondarribian zehar!
Arratsaldeko 4:10 inguruan sartu da Korrika Hondarribian. Mendelun, sarreran bertan, hartu du Blaganek lekukoa. Txalapartarien laguntzaz Imanolek eta Harkaitzek erreleboa hartu eta Hondarribian barrena abiatu gera.
Giro aparta eta jende asko ibilbide guztian zehar. Hondarribian ere EUSKARAZ!!!
Mendi irteera Labetxu-ra.
Apirilaren 9rako mendi irteera berria antolatu dugu. Kasu honetan Labetxura goaz, Jaizkibel bertan dugun hareharri koloretsuzko paisaia zoragarriaz disfrutatzera. Animatu eta etorri gurekin!
Hitzordua: Apirilak 9, igandea, goizeko 8:30tan Eroskiko aparkalekuan.
Blaganek badu Korrikaren petoa!
Badator Korrika eta motorrak berotzen hasiak gara dagoeneko. Haste honetan Martinek Blaganen petoa jaso du. 1202 km-a dagokigu baina ahal bezain beste, indarra bukatu arte, korrika egingo dugu euskararen alde!
Bestalde, izena eman zuten bazkideen artean lekukoa eramateko zozketa egin zen. Aurten Imanol Galarraga eta Harkaitz Garaialderen artean eramango dute lekukoa. Zorionak!
Laburbira, Film laburren XIV. zirkuitua, Hondarribian
Topaguneak eta Hondarribiako Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, ostiral honetan, martxoak 17, Laburbira Kultur Etxean izango da arratsaldeko 20:00etan. Euskarazko zortzi ekoizpen ikusteko aukera izango dugu, zortzi istorio, elkarren erabat desberdinak, ordu eta laurden iraungo duen saioan.
Hona hemen kartelera eta informazio gehigarria:
- Azken Saskia (Oier Fuentes)
- Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea)
- Ihesa (Alejandro Díaz Castaño)
- Elemakarrak (Ibon Iza)
- Jalgi (Eki Pagoaga)
- 280º (UDA films)
- EUSPOT lehiaketako spot onenak
- Hileta (Kepa Sojo)
Mendian ere euskaraz!
Badugu hurrengo mendi irteera!
Aiako Harrira goaz, Aldurari itzulia egitera.
Animatuko zara?
Hitzordua, martxoak 19, igandea, goizeko 8:00etan Eroskiko aparkalekuan.
Hondarribian euskararen erabilerari buruzko datuen aurkezpena.
Ostegun honetan, martxoak 9, Hondarribiko Udalak eta Soziolinguistika Klusterrak Hondarribian euskararen kale erabileraren inguruan jasotako datuak aurkeztuko dituzte. Aurkezpena Kultur Etxean izango da eta arratsaldeko 19h00etan hasiko da.
Bidasoko Hitzak argitaratutako artikuluan azaltzen den moduan datuak kezkagarriak dira: “Hondarribiarren %60a euskalduna da, baina %25era ez da iristen euskara erabiltzen dutenen kopurua” (artikulu osoa hemen).
Animatu eta etorri aurkezpenera!
Badator Korrika! Blaganeko bazkide zera eta lekukoa eraman nahi duzu?
Kaixo Blagankide,
Aurtengo Korrikan km bat erosiko da Blagan elkartearen izenean eta, bazkide guztiei lekukoa eramateko aukera eman nahi denez, interesa duten bazkideen artean zozketa bat egitea erabaki da.
Korrika Hondarribira apirilaren 4ean, asteartea, ailegatuko da. Gure km-zenbakia 1202 da eta lekukoa Mendeluko Zubian, semaforoan, hartuko da. Bertan 15:45 inguruan egon beharko da.
Lekukoa eraman nahi baduzu bete ondorengo formularioa:
Korrika lekukoa eramateko zozketa
edo bidali e-mail bat euskarazblagan@gmail.com helbidera zure izen-abizenak eta kontaktu telefonoa adieraziz.
Mila esker eta zorte on!