Egilea: Blagan
Urriak 27an mendi irteera. Izena eman!
Hurrengo mendi irteera Urriaren 27an da, Araotzera. Joan etorria autobusez egingo da, eta izena ematea beharrezkoa da: blaganmendian@gmail.com edo 652766692 telefonoan. Animatu!
TELP ikastaroa azaroan, doan, Blaganen eskutik. Plaza mugatuak!
Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz hitz eginez amaitzea? mintzakideak hartara eraman gaituelako, edo besterik gabe geu ohartu gabe eta pisuzko arrazoirik gabe gaztelaniara pasatu garelako? edo ezezagun bati badaezpada ere erdaraz egiten diogunean?
Zergatik egiten dugun ulertzeko, deserosotasunik ez sentitzeko, aldatu nahi duguna aldatzeko gakoak ezagutzeko lagungarria da tailerra.
Zer da TELP tailerra?
TELPak hiztunen jokabidean eragin nahi du. Hau da helburu nagusia: Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta horretarako baliabide egokiak sortzea.
Hartzaileak: Euskaraz bizitzeko hautua egin duten pertsonak eta eguneroko egoeren aurrean eroso sentitzeko baliabideetan sakondu nahi dutenak
Metodologia: Parte-hartzailea. Aurrez-aurreko saioetatik kanpo egingo diren ariketez gain, tailerrean bertan azalpenak eta ariketa praktikoak tartekatuko dira ( Informazio gehiago: emun.eus/hitzartzen )
Noiz eta non?
10 orduko ikastaroa da, 4 saiotan banatua.
Azaroak: 7, 14, 21 eta 28
Ordutegia: 17:30-20:00
Kultur etxeko 103. Gelan
Izen ematea: euskarazblagan@gmail.com
Adierazi zure izen abizenak, eta nahi izanez gero, baita telefono zenbakia ere.
Plaza mugatuak! 20 plaza, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan.
Izena emateko azken eguna: urriak 31
Antolatzailea: Blagan euskara elkartea.
Laguntzailea: Hondarribiko udala.
Solasaldia: Hondarribia II. Errepublikatik diktadurara.
Asteazkenean, irailak 25, solasaldia: Hondarribia II. Errepublikatik diktadurara. Kultur Etxeko 103. aretoan 19:30ean. Hizlariak: Maritxu Murua, Joxerra Enparan eta Aitzol Arroyo.
Iraileko mendi irteera: Hernio (DATA BERRIA – 29an izango da)
Maiatzaren 25ean mendi irteera berezia!
Maiatzaren 25ean mendi irteera berezia dugu Euskal Herriko hainbat talderekin batera. Mendian ere euskaraz! Animatu eta parte hartu!
Maiatzak 3ko kontzertua BERTAN BEHERA gelditzen da.
Zoritxarrez, hasiera batetan aurreikusitako kontzertua bertan behera utzi behar dugu parte-hartzaileetako baten ezinbesteko arrazoia dela eta.
Zatoz gurekin Apirileko mendi irteerara!
“Txillardegiren Klika” dokumentala eta “Txillardegi. Batasunaren pentsalaria” liburuaren aurkezpena
Dokumentala hemen duzue ikusgai:
Badator KORRIKA!
Apirilak 8 astelehena, 00:54an iritsiko da Korrika Hondarribira, Mendelu auzotik barrena. Eta motorrak berotzen hasteko larunbatean KORRIKA FESTA antolatu da. Izen ematea ostirala arte dago irekita. Eguraldi txarraren iragarpenari aurre egiteko karpa bat egongo da. Animatu eta parte hartu!