Egilea: Blagan
Mendi irteera: Urederraren iturburua ezagutzera goaz.
Euskararen asteburua ospatu genuen.
Azaroaren azken asteburuan Hondarribian Euskararen asteburua ospatu genuen hainbat ekintzekin. Hona hemen laburpen bat.
Ostiralean barrez lehertzeko aukera izan genuen “Bakean dagoena, bakean utzi” emanaldiarekin.
Larunbatean euriari aurre egin genion bertsotan (Alaia Martin eta Maddalen arzallus), trikitixarekin, arte lanetan, abestuz, kantu-bingoan eta kontzertuetan (Andoni Ollokiegi eta Trikizio).
Eta asteburua amaitzeko, igandean grafiti tailerra ederra Judas Arrietarekin.
Hemen duzue blagankide batek egindako laburpen bideoa:
Euskararen asteburua Hondarribian – EGITARAUA
Izen ematea: GRAFITTI TAILERRA Judas Arrietarekin (plaza mugatuak) – DATA ALDAKETA!
Euskararen asteburuaren egitarauaren barruan, Grafitti tailerra antolatu dugu gazteentzat. Adin tartea: 12 – 17 urte. Noiz? Abenduak 1, igandea, goizeko 11:30 – 13:30, Arrantzale auzoan.
Izen emateko lotura: TAILERREAN IZEN EMATEA
EUSKARAREN ASTEBURUA HONDARRIBIAN
Euskararen eguna hurbiltzen ari da eta hainbat ekintza antolatzen gabiltza aurreko astebururako. Hona hemen behin-behineko egitaraua:
Ostirala, Azaroak 29
19:30 “Bakean dagoena, bakean utzi” Umorezko bakarrizketak Kultur etxean. Informazio gehiago hemen.
Larunbata, Azaroak 30
11:30 Portuan Haurrentzat eskulan tailerrak, Santa Maria Madalenaren eskutik
12.30 Portutik abiatuta Maddalen Arzallus eta Alaia Martinekin Bertsopoteoa trikitilariek lagunduta.
Arma Plazan Bazkari Herrikoia (karpa itxia jarriko da)
(10 euro helduak eta haurrak 5 euro. Txartelak salgai Itxolan eta Ttoparan. Azken eguna azaroak 27)
Bazkal ostean Euskal Kantu Bingoa
Kontzertuak
18:00 Andoni Ollokiegi
20:30 Trikizio taldea
Igandea, Abenduak 1
11:30 Portuan Grafiti tailerrak gazteentzat Judas Arrietarekin (Plaza mugatuak, inskripzioak hemen edo euskarazblagan@gmail.com)
Antolatzailea Blagan Euskara elkartea, Hondarribiko Udalaren kolaborazioarekin.
Blagan elkarteko batzar nagusia.
Urteroko hitzordu garrantzitsueneko batekin gatoz. Azaroaren 23an goizeko 10:00etan Amuteko elkartean Blagan elkartearen batzar nagusia ospatuko dugu. Gai zerrenda honakoa izango da:
– Sarrera
– Aurreko aktaren onarpena
– Lan taldeek egindakoa urtean zehar.
– Kontuak
– Zuzendaritza aldaketa
– Web orria
– Euskaraldia
– Blagan eguna
– Proposamenak eta ekarpenak
Etorri, zure iritzia eta partehartzea beharrezkoa da.
“Bakean dagoena, bakean utzi” umorezko emanaldia.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek, sei bakarrizketa aurkezten dituzte, elkarrekin josita. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak dituzte hizpide ordu bete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen dituzte.
Mendi irteera: Azaroaren 17an Urederrara – BERTAN BEHERA EGURALDIAGATIK
BERTAN BEHERA EGURALDIAGATIK!
Blagankidea den Gorka Bereziartuak “Ez gara neutralak” liburua aurkeztuko du.
Datorren asteartean, Azaroak 12, Blagankidea dugun Gorka Bereziartuarekin “Ez gara neutralak” liburuaren inguruan solasean aritzeko aukera polita izango dugu. Animatu eta hurbildu parte hartzera!
Interesa pizteko, ondorengo bideoan Ahoz Aho programan Ilaski Serranorekin izandako solasaldia ikusi dezakezu.