Blaganen kamiseta berriak salgai!

Blaganek kamiseta berriak egitea erabaki du, oraingo honetan Bilintxek Hondarribiko Joxepa bertsolariari eskainitako bertsoetan oinarrituta.

Igandetik aurrera, eguraldiak laguntzen badu, San Pedro kalean egongo gara. Twitter , Facebook eta Instagram bidez data eta orduen inguruko informazio gehiago izango duzue. Animatu, etorri erostera eta gertaera ezagutzera! Jaietan ere itxeki euskarari!

Ez dakigu Joxepak Bilintxen sorta eskutan hartzean zer esan ote zuen, ezta inoiz elkar neurtzera iritsi ote ziren ere. Baina donostiarraren sortak erantzun bat behar zuenez, Maialen Lujanbiok jarri zituen bertsoak, Hondarribiko Joxeparen ahotik.
Bertso horiek entzungai dituzue Hitzetik Hortzera saioan kantatuta hemen klikatuz (2:50 minututik aurrera).

URTANTA TXINGUDIN – AUZOLANERAKO DEIALDIA

Uztailaren 22 eta 23 an Pasaiatik Jaizkibelera (Bioznar) eta Hondarribira egingo du bidea. Tarte horretan ospatuko diren kontzertuetan esku bat botatzeko gogoz bazaude ongi etorria izango zara auzolanera; Sarrera irteerak, garraio, taberna txanda, bide lagun, etab. Bereziki estimatua izango da Biosnarreko labarrera materiala eramateko  4×4 ibilgailua izatea. Horretarako bidali mezu bat etincarnatus.orkestra@gmail.com helbide elektronikora.

Eta noski ekitaldietan gozatzera gonbitea ere hemen duzu https://urmuga.eus/

Txorien habia Pirritx Porrotx eta Marimototsen eskutik!

Aurrekoan opari ederra eman ziguten Pirritx, Porrotx eta Marimotots lagunek Blagankide guztioi: TXORIBOX txorien habia. Txoriek habi goxoak behar dituzten bezala TXIO TXIO egiteko, euskarak ere habi goxoak behar dituelako BLA BLA BLAGAN jarrai dezagun!

ESKERRIK ASKO!! MUXU HANDI BAT!! Gora KATXIPORRETA!

Euskara sustatzeko ideien bila!

Betti Gotti Euskara Kultur elkartetik euskara sustatzeko ideia berrien bila dabiltza. Aitzondo eta Blaganekin batera kamiseta berezi bat egiteko ideia izan dute non euskararen erabilera eta euskal kulturarekiko nortasuna goraipatzen duen lelo bat ere azaltzen den. Egin diren kamiseta guzti hauek denen artean banatzeko asmoarekin gabiltza.

Ekintza honen xedea, kamiseta euskara sustatzeko ideia batengatik trukatzea da. Horretarako denen laguntza behar dugu ideiak biltzeko eta kamisetak denen eskuetara ailegatzeko. Lotura honetan sartu, galdetegia erantzun eta kamiseta zurea izango da: SARTU HEMEN