Badator 22.korrika eta motorrak berotzeko hitzaldi interesgarria antolatu dugu!
Kategoria: Sailkatu gabea
Kulturakada Ziztakaren eskutik
Martxoak 12an, larunbata, LITERATURAn murgilduko gara. Irungo San Juan plazan, eguerdiko 12tan. Animatu!
“Kardaberak zementuan” liburuaren aurkezpena
Txorien habia Pirritx Porrotx eta Marimototsen eskutik!
Aurrekoan opari ederra eman ziguten Pirritx, Porrotx eta Marimotots lagunek Blagankide guztioi: TXORIBOX txorien habia. Txoriek habi goxoak behar dituzten bezala TXIO TXIO egiteko, euskarak ere habi goxoak behar dituelako BLA BLA BLAGAN jarrai dezagun!
ESKERRIK ASKO!! MUXU HANDI BAT!! Gora KATXIPORRETA!
Euskara sustatzeko ideien bila!
Betti Gotti Euskara Kultur elkartetik euskara sustatzeko ideia berrien bila dabiltza. Aitzondo eta Blaganekin batera kamiseta berezi bat egiteko ideia izan dute non euskararen erabilera eta euskal kulturarekiko nortasuna goraipatzen duen lelo bat ere azaltzen den. Egin diren kamiseta guzti hauek denen artean banatzeko asmoarekin gabiltza.
Ekintza honen xedea, kamiseta euskara sustatzeko ideia batengatik trukatzea da. Horretarako denen laguntza behar dugu ideiak biltzeko eta kamisetak denen eskuetara ailegatzeko. Lotura honetan sartu, galdetegia erantzun eta kamiseta zurea izango da: SARTU HEMEN
2021eko Blaganen Euskararen asteburuko ekintzak
Blaganetik jakinarazi nahi dizuegu, nahiz eta hasiera batetan euskararen astebururako aurreikusita genituen hainbat ekintza (eskulan tailerra, Ginkana, …) abenduan zehar egiteko asmoa genuen, egoera dela eta bertan behera uzteko erabaki hartu zela. Antzerkira hurbildu zinetenei mila esker eta jakin datorren urtean zehar jarduera berriak egongo direla eta zuen parte hartzea ohikoak diren kanaletatik sustatuko dugula! Egon adi!
“Butterfly effect (Gizateriaren hegaldia)” antzerkia, azaroak 28an.
Astebururako antolatutako ekitaldi gehienak atzeratu egingo dira, eguraldi iragarpenak eta herrian Kobid-19aren egoera dela eta. Baina, kontutan izan igande arratsaldeko ekitaldia bere horretan mantenduko dugula: “Butterfly effect (Gizateriaren hegaldia)”, 18:00retan Kultur Etxean Alde zaharrean, sarrerak dohainik izango direlarik.
Beste ekintzen data berriak izan orduko jakinaraziko dizkizuegu. Ongi izan eta barka eragozpenak!
Azaroak 27 eta 28 Euskararen asteburua! ATZERATUTA!
EGURALDI TXARRAREN IRAGARPENA ETA COVID-19aren EGOERAGATIK AURREIKUSITAKO EKINTZAK ATZERATU EGITEN DIRA, IGANDEKO ANTZERKIA EZIK!
Eguraldi prebisioarengatik bertan behera gelditu dira Marmokaren kontzertua eta Mendi irteera, baina ume eta nerabeentzako jarduerak mantendu ditugu. Animatu eta parte hartu!
GAZTE KONKIS GINKANAn parte hartzeko Izena eman esteka honetan klikatu edo QR kodea eskaneatu eta bete galdetegia.
Euskararen asteburuan GAZTE KONKIS ginkana lehiaketa! ALDAKETAK!
2021eko Azaroak 27an, Blaganetik antolatzen ari geran euskararen asteburuaren barnean GAZTE KONKIS ginkana lehiaketa egingo da.
Bi txanda egongo dira, arratsaldeko 17:00 eta 18:00etan. Lekua: SOROETAKO FRONTOIA! Gutxi gora behera 12-16 urte bitarteko lagun taldeentzako frogak izango dira eta sariak irabazteko aukera egongo da. Txiribuelta eta Marmoka musika taldeaaren laguntza izango dugu.
Animatu eta zatoz lagunekin lehiaketan parte hartzera!
Izena emateko esteka honetan klikatu edo QR kodea eskaneatu eta bete galdetegia.
Eta laister asteburu osoko programa eskuragarri izango duzue, adi egon!
Antolatzailea: Blagan euskara elkartea. Babeslea: Hondarribiko Udala.
Haurren aurrean, helduok heldu.
Hondarribiko udaletxeak Euskaltzaleen topagunearekin batera antolatuta, datorren Azaroaren 11an, Kultur Etxean arratsaldeko 18:30etan, umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza portaerari eragiteko sentiberatze eta kontzientziatze saio parte hartzaile interesgarri bat dugu.
- Hizlaria(k): Paula Kasares eta Kike Amonarriz (disponibilitatearen arabera, batak edo besteak emango du saioa)
- Iraupena: 70- 90 minutu.
- Dohainik, baina sarrerak www.ticket.kutxabank.es edo Arma Plazan jaso behar dira.
Animatu zaitezte eta parte hartu!