Urbasako txoko ederrak ezagutu nahi?
Hitzordua, Abenduak 10, Eroskiko aparkalekuan goizeko 8:00tan.
Urbasako txoko ederrak ezagutu nahi?
Hitzordua, Abenduak 10, Eroskiko aparkalekuan goizeko 8:00tan.
Egun garrantzitsua gaurkoa, azken hilabeteetan argazkien mosaikoa osatzen ibili gara “itxeki euskarari” leloarekin, eta gaur izan da lan horren aurkezpena, nazioarteko euskararen egunarekin bat eginda. Jende asko hurbildu da Itsas Etxera antolatu dugun ekitaldian parte hartzera. Lehenengo zatian Udaletxeko zinegotziek mezua irakurri dute eta “Euskara munduan, besteen ahotan” dokumentala ikusi dugu. Ondoren Aitor Errazkin eta Egoitz Zelaia bertsolariek bigarren zatiari hasiera eman diote, San Jose Ikastetxeko eta Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleek prestatutako bideoak ikusi ditugu, Talaiako DBHko ikasleek “beti euskaraz cup song” abestu dute eta Talaia batxilergoko ikasleek musika emanaldia eskaini digute. Momentu horretan mosaikoa osatzeko jaso ditugun argazki guztiak banan bana pantailan ikusteko aukera izan dugu, guztira 700 argazki jaso dira! Lastima denak mosaikoan sartu ezin izana! Bidalitako argazki guztiak kontuan hartuz sarien zozketa bat egin da, eta abestien bidez saioa bukatu dugu. Ondoren, kalejiran, mosaikoa jarrita dagoen lekuraino hurbildu gara eta han abestuz ekitaldia amaitutzat eman da.
Blagan euskara elkartetik eskerrak eman nahi diegu gaurko eguneko protagonista guztiei: San Jose, Ama Guadalupekoa, Talaia ikastetxeetako ikasle eta irakasleak, Aitor Errazkin eta Egoitz Zelaia bertsolariak, Joseba Sarriegi eta Eider Ugartemendia aurkezleak, Blagan mosaiko taldeko kideak, Hondarribiko udaletxea… eta bereziki, argazkiak bidali dituzten herritar euskaldun guztiei!
Azaroaren 22an Lola Sarratearen “Lolita” elaberriaren aurkezpena. Kultur Etxeko 103 gelan izango da, 19:30etan.
Azaroaren 19an, Mondarrain mendira goaz, Legarre mendatetik (Lapurdi). Gutxi gora behera 3h30ko iraupena izango du. Beti bezala hitzordua Eroskiko aparkalekuan goizeko 8:30etan. Animatuko zara?
Atzo Amuteko Elkartean Blaganen 2017ko batzar nagusia ospatu zen, 30 bat lagun bertaratu ziren eta urtean zehar egindako ibilbidearen errepaso bat egin ondoren, datorren urteko erronken inguruan hausnartu zen.
Laburbilduz, 2017an zehar egindako ekintzak ugari izan dira, besteak beste: mendi irteerak, hitzaldiak, Korrikan parte hartzea, Euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzen inguruan mahai ingurua, Blagan eguna, Itxeki euskarari kanpaina, Hondarribiko euskararen inguruko lanak, Hondarribia aldizkarirako artikuluak, … Eta datorren urtera begira landu ziren puntuen artean aipagarrienak, Euskara 365 egun kanpaina eta udaletxeko euskara aholku batzordea izan ziren.
Pixkanaka sendotzen ari den proiektua dugu Blagan .
Ekintza mordoxka egin dugu dagoeneko!
Blagan eguna , hitzaldiak, mendi irteerak, eta beste gauza asko…..
Une honetan ITXEKI EUSKARARI kanpainarekin gabiltza buru belarri Abenduan 3 rako, Euskararen Egunerako, mosaiko erraldoia aurkezteko.
Udalarekin ere harremanetan gabiltza, gauzak antolatzen.
Kontu hauetaz hitz egiteko, orain arte egindakoa azaltzeko, lan taldeak zertan ari diren jakiteko, eta zuen kezkak eta galderak egiteko;
Urriaren 21 ean, larunbatean goizeko 10:00etan Amuteko elkartean, bilduko gara, Batzar Nagusian.
Zenbait ohar:
– Batzarraren helburu nagusia Blaganek 2018ari begira izan behar dituen lehentasunak zehaztea da, eta horretarako denen ekarpen eta ahotsa entzutea beharrezkoa da, bere izaera ireki eta parte-hartzailea mantentzeko. Aurten indarrak non zentratu behar genituzke?
– Batzarrean lantzeko proposamenen bat baldin badaukazu, aurten aurrera eramateko ekimenen bat edo kezkatzen zaituen zerbait, taldeen bidez bideratuko direnez gain, bidali, mesedez, Urriaren 14a baino lehen honako helbidera: euskarazblagan@gmail.com, Batzarrean gaiari tartea egingo diogu.
Batzarrean landuko ditugunak:
– Talde eragileak 2016-17an egindakoaren laburpena azalduko du
– Topagunearen (Euskal Herriko euskara elkarteen federazioa), bazkide egiteko proposamena aurkeztu eta erabaki
– 2018rako esku artean ditugun egitasmoak
– Norbaitek ezin badu bilerara etorri bere ordezkaritza eman diezaioke beste bazkide bati.
Uda ondorengo lehen mendi irteera antolatu dugu, Etxalarrera goaz!
Hitzordua: Urriak 22, igandea, goizeko 8:30etan Eroskiko aparkalekuan.
Hondarribiko jaiak ditugu eta euskararen erabilera sustatzea helburu dugunez, egun hauetan ere, kalean aurkituko gaituzue gure kamixetak, txapak eta arrantzale egunerako zapiak saltzen. Egon adi!
Gainera mosaikoa osatzeko kanpainarekin jarraitzen dugu eta zuen argazkiak behar ditugu:
Esaldi horrekin bat egiten duten hondarribiar euskaltzaleen argazkiak biltzen ari gara. 16 urtetik gorako gazteen eta helduen 500 erretratu lortu nahi ditugu, horiekin mosaiko erraldoi bat osatu eta abenduaren 3an erakusteko, Euskararen Nazioarteko Egunean.
Hortaz,
uste baduzu herria gorputza dela eta hizkuntza bihotza
uste baduzu maite dugun hori zaindu egin behar dugula
uste baduzu euskara lau haizetara zabalduaz zabalago egiten garela
uste baduzu Hondarribia euskarari atxikia dagoela, itsasoari bezain, eta halaxe behar duela orain eta geroan ere,
BIDALI ZURE ARGAZKIA itxekieuskarari@gmail.com helbidera.
Edo, nahiago baduzu, udako asteburuetan, eguerdi partean, mahaia jarriko dugu San Pedro kalean eta argazkiak bertan egiteko aukera izango duzu.
Animatu zaitez eta parte hartu!