Asteazkenean, abenduak 12, 19:30ean Kultur Etxeko (Denda kalea) 103 gelan Maite Darcelesek bere lehen eleberria, Bihotzean daramagun mundua (Alberdania), aurkeztuko digu, Yoseba Peña idazleak bideratuko duen solasaldiaren bidez.
Kategoria: Gure ekintzak
ANTZERKIA: Erbeste edo saihets baten aldarrikapenak.
Eva eta Adan. Jatorrizko gizakiak.
Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Eva-ren susmoa. Beraz, Adan-ekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adan-en aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio.
Istorio honetan Eva eta Adanen istorioa kontatzen da baina Evaren ikuspegitik, izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egi ustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisua… Paradisua izaten jarraituko du?
Anodino Teatroa konpainia komedia gazi-goxo honetaz baliatzen da gaur egun mantentzen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak salatzeko. Matxismoaren sustraia bilatzen historiaren hasierara joan gara eta hantxe aurkitu dugu Adanen paradisua eta Evaren infernua.
Mendi irteera Azaroak 18an.
“Lurraldea eta Herria” liburuaren aurkezpena
Mendi irteera berezia ikasturtea abiatzeko
Urriaren 7an Arabar Errioxara goaz autobusez eta upategi bat bisitatuko dugu. Izena eman behar da e-mailez edo telefonoz. Irudian informazio gehiago.
Caliban eta Sorgina liburuaren inguruko solasaldia
Idurre Eskisabel-ek eta Eider Rodriguez-ek Caliban eta Sorgina liburuaren inguruko solasaldia eskainiko digute. Aurkezpena Ilargi Bengoetxeak egingo du. Hondarribian gertatutako sorgin ehiza prozesuak gogoratuz.
Ekainean Donostitik Oriora!
Ekainak 8an bakarhizketa
Oraingo honetan umorezko saio batekin gatozkizue, Jon Martinez “Txiki”-ren bakarrizketa berriarekin, hain zuzen. Butroi pasealekuan dagoen Kaizaharra tabernan izango da, dohainik!
Hurbildu, zerbait hartu eta ez zara damutuko. Ikusiko duzu, barrez lehertuko zara, ziur!
Ekainak 2an Blagan Eguna – Mintza Eguna Hondarribian!
Etorri eta parte hartu!
Hemen duzu programa:
Bazkarirako txartelak salgai dituzu Blagan kafetegian edo orri honen bidez: bazkarirako izen-ematea (azken eguna igandean 27!)
Eta laguntza behar dugu hainbat kontutarako. Laguntzeko prest? Bete, mesedez, ondoko galdetegia: laguntzeko izen-ematea
Maiatzean ere euskaraz mendian!
Oraingo honetan txango berezia antolatu dugu Blaganen Mendiko taldetik, beste hainbat elkarterekin egin ere. Tartean dira, besteak beste, gurekin batera, Mendian euskaraz, Marimendi, Mendiak eta Herriak, Lemoizko Etzandarri, Donostiako Añorga eta Platerotarrak eta Donibane-Lohizuneko Begiraleak.
Hitzordua: Maiatzaren 27an, 7:30etan Eroskiko aparkalekuan.
Hona albistea Argian:
http://www.argia.eus/albistea/mendian-ere-euskaraz-txangoa-lizarragatik-abiatuta