Ezagutzen al duzu ARGIAren online dokumental kanala? Eta film laburren atala?

argia_dokumentalkanala

Euskal Herriko zinegile, norbanako eta herri mugimenduek egindako lanak biltzen dituzte dokumentalen kanalean, herritarron eskura jarri asmoz. 2010. urtean hasi ziren egitasmo honekin eta OSTIRALERO lan berri bat argitaratzen dute. Lan asko ezagunak diren arren, beste asko proiektu herritarrek bultzatutako dokumentalak dira, sekula telebistan eman gabeak. Dagoeneko 274 lan daude ikusgai. Helbidea:

http://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak

Era berean euskaraz aurkitu daitezkeen film laburren biltegia aurki dezakegu  film laburren atalean. Mota guztietakoak ditugu eskura. Gaur egun 198 lan bistaratu  ditzakezu. Sartu ondorengo helbidera:

http://www.argia.eus/multimedia/laburrak

eta gozatu euskaraz!

Zer sentitzen da astebetez den-dena euskaraz hitz egiten duzunean?

Donostiako Egia auzoko bizilagunek astebetez euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu zuten. Zazpi txandatan banatu zuten esperientzia. Parte hartu duten lagunek bideo honetan esplikatu dute zer sentsazio izan dituzten. Eta zuk, probatu nahi al duzu?

‘Beltzean mintzo’ dokumentala: euskara eta Amerikako hizkuntza indigenak

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

Informazio gehiago: garabide.eus