Kategoria: Albisteak
Blaganek Egunean Behin galdera erantzunen euskarazko jokoan taldea osatu du. Eman izena eta jolastu gurekin!
Blagan Hondarribiko euskara elkarteak Egunean Behin jokoko taldea osatu du. Astelehenean, otsailak 3, hasiko da denboraldi berria, eta martxoaren 29ra arte izango da martxan. Hileko azken asteko puntuazio onena eskuratzen duen partaideak saria irabaziko du.
Jolasteko: Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 7D9390 kodea sartu behar da, Blagan, Hondarribiko euskara elkartea izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan.
Animatu parte hartzera! Egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!
Blagan Batzar Nagusia: Urtarrilak 25, 2020
Larunbatean, urtarrilaren 25ean goizeko 10etan Gaztetxean, Blaganen Batzar Nagusia izango dugu.
Non: Gaztetxean ,Juan Laborda kalea 3.
Noiz: Urtarrila 25ean, 10:00 – 13:00
Gai zerrenda:
– Aurreko aktaren onarpena
– Blaganen antolaketa eta funtzionamendua
– 2020rako proiektu, ekintzak eta aurrekontuak
– Euskaraldia; Blaganen parte hartzea
– Norberak lekarkeena
Batzar Nagusiak garrantzitsuak dira elkar hobeto ezagutzeko, Blaganen etorkizuna denon artean marrazteko, saretzeko… eta nola ez, kide berriak gerturatzeko. Balia dezagun aukera, bai bertaratuz eta baita ingurukoak animatuz.
Zizelkariak dokumentala
Zizelkariak dokumental berria ikusteko aukera izango dugu.
Hitzordua: Urtarrilak 24, arratsaldeko 19h00.
Hemen duzue dokumentalaren informazioa: https://argia.eus/albistea/zizel
Mendi irteera: Labetxu, urtarrilak 26
Urteko lehen mendi ibilaldia Hondarribian bertan dugun leku eder batera joango gara: Labetxura. Ezagutzen ez baduzu urtarrilaren 26an aukera izango duzu; baita ezagutzen baduzu ere, noski!
2020ko lehen hiruhilabeteko kultur ekintzen egitaraua prest dugu!
Mendi irteera: Urederraren iturburua ezagutzera goaz.
Euskararen asteburua ospatu genuen.
Azaroaren azken asteburuan Hondarribian Euskararen asteburua ospatu genuen hainbat ekintzekin. Hona hemen laburpen bat.
Ostiralean barrez lehertzeko aukera izan genuen “Bakean dagoena, bakean utzi” emanaldiarekin.
Larunbatean euriari aurre egin genion bertsotan (Alaia Martin eta Maddalen arzallus), trikitixarekin, arte lanetan, abestuz, kantu-bingoan eta kontzertuetan (Andoni Ollokiegi eta Trikizio).
Eta asteburua amaitzeko, igandean grafiti tailerra ederra Judas Arrietarekin.
Hemen duzue blagankide batek egindako laburpen bideoa:
EUSKARAREN ASTEBURUA HONDARRIBIAN
Euskararen eguna hurbiltzen ari da eta hainbat ekintza antolatzen gabiltza aurreko astebururako. Hona hemen behin-behineko egitaraua:
Ostirala, Azaroak 29
19:30 “Bakean dagoena, bakean utzi” Umorezko bakarrizketak Kultur etxean. Informazio gehiago hemen.
Larunbata, Azaroak 30
11:30 Portuan Haurrentzat eskulan tailerrak, Santa Maria Madalenaren eskutik
12.30 Portutik abiatuta Maddalen Arzallus eta Alaia Martinekin Bertsopoteoa trikitilariek lagunduta.
Arma Plazan Bazkari Herrikoia (karpa itxia jarriko da)
(10 euro helduak eta haurrak 5 euro. Txartelak salgai Itxolan eta Ttoparan. Azken eguna azaroak 27)
Bazkal ostean Euskal Kantu Bingoa
Kontzertuak
18:00 Andoni Ollokiegi
20:30 Trikizio taldea
Igandea, Abenduak 1
11:30 Portuan Grafiti tailerrak gazteentzat Judas Arrietarekin (Plaza mugatuak, inskripzioak hemen edo euskarazblagan@gmail.com)
Antolatzailea Blagan Euskara elkartea, Hondarribiko Udalaren kolaborazioarekin.
Blagan elkarteko batzar nagusia.
Urteroko hitzordu garrantzitsueneko batekin gatoz. Azaroaren 23an goizeko 10:00etan Amuteko elkartean Blagan elkartearen batzar nagusia ospatuko dugu. Gai zerrenda honakoa izango da:
– Sarrera
– Aurreko aktaren onarpena
– Lan taldeek egindakoa urtean zehar.
– Kontuak
– Zuzendaritza aldaketa
– Web orria
– Euskaraldia
– Blagan eguna
– Proposamenak eta ekarpenak
Etorri, zure iritzia eta partehartzea beharrezkoa da.