Hitz Gurutzatuen IX. txapelketa Irunen

Martxoaren 2an izango da Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa.

Goizeko 10:00etan Irungo Palmera-Montero gunean (Leandro Agirretxe plaza, 1). Parte-hartzaile guztiek izango dute lehen proba egiteko aukera, eta hiru onenak pasako dira final handira. Azken proba jendaurrean jokatuko dute finalistek. 

Sari ederrak izango dira: irabazleak txapela eta 400 euro eramango ditu etxera; bigarrenak, 200 euro; eta, hirugarrenak, 100 euro.

HEMEN izena eman!

Badator 23. Korrika

Martxoaren 14an 23. Korrika hasiko da Irundik abiatuta eta horrekin lotuta hainbat ekimen burutzen ari dira gure eskualdean.

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa! Martxoaren 2an izango da eta, nola ez, Irunen. Informazio guztia eta izen-ematea webgunean: www.hitzgurutzatuak.eus

Euskaraz gara, euskaraz izan dira eta euskaraz izango gara. Mugarik eta oztoporik gabeko herri harroa izan nahi dugu. Edonor ongi etorria sentituko den herri harroa. Otsailaren 16an AEK-Korrikak eta Irungo Harrera Sareak antolatutako ekitaldia harrera herria aldarrika dezagun, euskarazko harrera herri harroa.

Gure sare sozialen bidez horien eta beste batzuen berri eguneratuta emango dugu. Jarrai gaitzazu:

https://twitter.com/Blagan_euskaraz

https://www.instagram.com/blaganeuskaraelkartea/

https://www.facebook.com/BlaganEuskaltzaleenElkartea

Euskararen eguna ospatzen eta aldarrikatzen

Eguraldiak ez genuen gure alde izan, baina atzo giro ederrean aldarrikatu genuen Hondarribian euskaraz bizitzeko gogoa dugula.

Eguerdian euripeko bertso-poteoa Beñat Gaztelumendi eta Maialen Akizurekin.

Bazkari goxo-goxoa jan ondoren Txikiren umorezko historia klasea izan genuen.

Jawata anti-DJ-k girotu zuen arratsaldea.

eta kontzertuan herriko talde gazteekin primeran pasa genuen!

Hok ttuk Hamalau

The IIIngles

Skubi

Mila-mila esker antolatzen aritu zareten Blagan elkarteko boluntario guztioi, Hondarribiko udalari eta bestela ere esku bat bota duzuen guztioi.

Txikieren umorezko bakarrizketa: Euskaldunen jatorria, historia eta irria.

Abenduak 2, euskararen eguneko jaiaren ekintzen artean Txiki izango dugu bazkalostean euskaldunen benetako jatorria, kultura eta historia umorezko bakarrizketa antzeztu baten bidez  kontatzeko. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bangnetik hasita gaur arte: Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino.

Euskararen eguna prestatzen

📢 Aurten ere, euskararen egunaren harira, abenduak 2 larunbatarako hainbat ekintza prestatzen ari gera: umeentzako jokoak, bertso-poteoa, bazkari herrikoia, kontzertuak, … Laister egitarauaren berri izango duzue!

Mezu honen bidez, beste batzuetan bezala, zuen partehartze eta laguntzaren eske gatoz. Egunean bertan laguntzeko prest bazaude formulario hau bete eta zurekin kontaktuan jarriko gara. Mila esker eta motorrak berotzen hasi!

Euskaltzaleen kongresua. III. topaketak.

Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egingo du bere 3.Kongresua. Euskaltzaleen Topaguneak arnas luzeko etapa berri bati ekingo dio eta Kongresu horretan eztabaidatu eta ezarriko dira mugimenduaren bide berrirako oinarriak. Ekitaldia goizez izango da, Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) auditorioan. Aretoak plaza mugatuak direnez joateko asmoa baduzue topaguneak izen-ematea egitea eskatzen du. Informazio gehiago eta izen ematea ondorengo estekan duzue: https://topagunea.eus/topagunea-kongresua-2023/