Librezalek, euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekiak, Firefox nabigatzailearen erabilera sustatzeko kanpaina bat jarri du martxan apirilean. Nabigatzaile hau erabiltzeko arrazoi asko badago ere euskaltzaleontzat Firefoxen jarrera hizkuntzekiko da bereziki interesgarria: aplikazioa bati mahaigainekoa bertsioa bai mugikorrekoa euskaraz dago, zuzentzaile ortografikoa dauka eta Euskalbar edota Irakurle Digitala bezalako tresnak erabiltzen ditu.
Garai batekoak ulertzeko, eta oraingoei bultzada emateko, enbor hartatik sortu baitira. Hondarribiko herri olinpiadei buruzko dokumentala aurkeztuko dute ostegun honetan arratsaldeko 20:00tan Kultur Etxean.
Urtero bezala Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan jarri du. Herritarrak errenta aitorpena egiterakoan euskara autatu dezatela da helburu nagusia, aurten bereziki autolikidazioari garrantzia eman diotelarik. Honen inguruko Informazio gehigarria UEMAko webgunean aurkitu daiteke: sartu hemen.
Gaur gure etxeko txikiek euskararen alde Korrika egin dute baita ere! Hondarribiko hiru ikastetxeko lehen hezkuntzako haurrak 10h30etan abiatu dira eta herriko kaleak koloreztatu dituzte. BATZUK baino gehiago!
Arratsaldeko 4:10 inguruan sartu da Korrika Hondarribian. Mendelun, sarreran bertan, hartu du Blaganek lekukoa. Txalapartarien laguntzaz Imanolek eta Harkaitzek erreleboa hartu eta Hondarribian barrena abiatu gera.
Giro aparta eta jende asko ibilbide guztian zehar. Hondarribian ere EUSKARAZ!!!
Badator Korrika eta motorrak berotzen hasiak gara dagoeneko. Haste honetan Martinek Blaganen petoa jaso du. 1202 km-a dagokigu baina ahal bezain beste, indarra bukatu arte, korrika egingo dugu euskararen alde!
Bestalde, izena eman zuten bazkideen artean lekukoa eramateko zozketa egin zen. Aurten Imanol Galarraga eta Harkaitz Garaialderen artean eramango dute lekukoa. Zorionak!
Topaguneak eta Hondarribiako Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, ostiral honetan, martxoak 17, Laburbira Kultur Etxean izango da arratsaldeko 20:00etan. Euskarazko zortzi ekoizpen ikusteko aukera izango dugu, zortzi istorio, elkarren erabat desberdinak, ordu eta laurden iraungo duen saioan.
Ostegun honetan, martxoak 9, Hondarribiko Udalak eta Soziolinguistika Klusterrak Hondarribian euskararen kale erabileraren inguruan jasotako datuak aurkeztuko dituzte. Aurkezpena Kultur Etxean izango da eta arratsaldeko 19h00etan hasiko da.
Bidasoko Hitzak argitaratutako artikuluan azaltzen den moduan datuak kezkagarriak dira: “Hondarribiarren %60a euskalduna da, baina %25era ez da iristen euskara erabiltzen dutenen kopurua” (artikulu osoa hemen).
Datorren igandean, otsailaren 5ean 20:00etan, ‘Jainko basatia’ antzerkia komedia dramatikoa izango dugu euskaraz Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak 10 eurotan saltzen dira, 5 eurotan 18 urtetik beherakoentzat, https://ticket.kutxabank.es/ gunean, ARMA PLAZAn larunbata arte eta ekitaldia hasi baina bi ordu lehenagotik Itsas Etxean bertan.
Zuzendaria Begoña Bilbao da eta egilea Yasmina Reza. Aktoreak aldiz, Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Tessa Andonegi, Mikel Laskurain eta Andoni Agirregomezkorta dira.
Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz. Ane (Aitziber Garmendia), Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte. Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa. Xanti (Andoni Agirregomezkorta/ Mikel Laskurain) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz. Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre aurrerakoia da. Tragu pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.