Dagoeneko amaitu da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, eta sari bikoitzarekin gatoz: martxoko azken asteko irabazlearena eta denboraldi osoarena.
Martxoko azken asteko irabazlea “Olatz” izan da 543.50 punturekin.
Eta denboraldiko irabazlea “Iñigo” izan da 2119.44 punturekin. Zorionak bioi!!!
Hauek dira sariak:
- Martxoko saria: Oihana Etxebarrieta eta Maria Ruizen “Argi-izpiak txarrantxen artean” liburua
- denboraldiko saria: Iñaki Sanz-Azkuek eta Ainara Azpiazu “Axpi”-k elkarlanean egindako “Basoko begiak” liburua
Bi liburu hauen aurkezpenak gure kultur jardueretan programaturik genituen martxorako eta apirilerako, baina atzeratu behar izan ditugu eta oraingoz ez dugu datarik zehaztuta.
Hauekin batera, ale bana ere zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean. Kasu honetan, “Egoitz” izan da martxoko zozketan saritua, eta “Anezufi” izeneko jokalaria izan da denboraldiko saria jasoko duena. Zorionak bioi ere!!
Saria jasotzeko jarri arremanetan gurekin euskarazblagan@gmail.com helbidearen bitartez. Egoerak baimendu ahala ekingo diogu sari banaketari.
Mila esker eta zaindu zaitezte!!