Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz hitz eginez amaitzea? mintzakideak hartara eraman gaituelako, edo besterik gabe geu ohartu gabe eta pisuzko arrazoirik gabe gaztelaniara pasatu garelako? edo ezezagun bati badaezpada ere erdaraz egiten diogunean?
Zergatik egiten dugun ulertzeko, deserosotasunik ez sentitzeko, aldatu nahi duguna aldatzeko gakoak ezagutzeko lagungarria da tailerra.
Zer da TELP tailerra?
TELPak hiztunen jokabidean eragin nahi du. Hau da helburu nagusia: Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta horretarako baliabide egokiak sortzea.
Hartzaileak: Euskaraz bizitzeko hautua egin duten pertsonak eta eguneroko egoeren aurrean eroso sentitzeko baliabideetan sakondu nahi dutenak
Metodologia: Parte-hartzailea. Aurrez-aurreko saioetatik kanpo egingo diren ariketez gain, tailerrean bertan azalpenak eta ariketa praktikoak tartekatuko dira ( Informazio gehiago: emun.eus/hitzartzen )
Noiz eta non?
10 orduko ikastaroa da, 4 saiotan banatua.
Azaroak: 7, 14, 21 eta 28
Ordutegia: 17:30-20:00
Kultur etxeko 103. Gelan
Izen ematea: euskarazblagan@gmail.com
Adierazi zure izen abizenak, eta nahi izanez gero, baita telefono zenbakia ere.
Plaza mugatuak! 20 plaza, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan.
Izena emateko azken eguna: urriak 31
Antolatzailea: Blagan euskara elkartea.
Laguntzailea: Hondarribiko udala.