Zer da umorea? Nola eta zertarako erabiltzen da? Mugak jarri behar al zaizkio umoreari? Umorea errealitatearen isla al da? Zer umore diskurtso mota daude Euskal Herrian? Euskaldunoi zerk ematen digun barregura eta zerk ez? Zer umore mota dago bertsolaritzan? Datorren ostegunean, martxoaren 21, Kultur Etxeko 103 gelan izango ditugu Uxoa Anduaga eta Ane Labaka kontu hauetaz guztietaz solasteko.