Euskaraldia badator eta dagoeneko hainbat ekitaldi antolatu dira. Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:
Belarriprest eta Ahobizi izateaz gain, Euskaraldiaren antolaketan parte hartu nahi duzu? Lagundu nahi duzu? Hauek dira lan aukerak:
- Informazio mahaietan egon eta informazioa zabaldu, izena ematen lagundu: San Pedro kalean, ordutegia 11:30-13:30
- Urriak 15
- Azaroak 12
- HITZEZ EKITEKO EKITALDIETAN erronkak eta lorpenak azaldu (aurrez prestutako dugu), ekitaldia 12:30a aldera izango da
- Urriak 16 Arkolla auzoan
- Urriak 23 Jaizubia auzoan
- Urriak 30 Amute auzoan
- Kartelak zabaldu, whats app bidez, e-postaz, sareetanā¦
- Izena eman duten ariguneetara gerturatu arigune pegatina, txapak eta banderola eramateko.
- Oraindik izena eman ez duten arigune batzuetara gerturatu, informazioa zabaldu eta parte har dezaten, gonbidapena luzatuz.
Laguntzeko prest bazaudeĀ euskaraldia@hondarribia.eus helbidera idatzi edo 688 865 398 telefonora deitu.
Mila esker eta HITZEZ EKIN!