Martxoaren 2an izango da Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa.
Goizeko 10:00etan Irungo Palmera-Montero gunean (Leandro Agirretxe plaza, 1). Parte-hartzaile guztiek izango dute lehen proba egiteko aukera, eta hiru onenak pasako dira final handira. Azken proba jendaurrean jokatuko dute finalistek.
Sari ederrak izango dira: irabazleak txapela eta 400 euro eramango ditu etxera; bigarrenak, 200 euro; eta, hirugarrenak, 100 euro.
HEMEN izena eman!