Blaganek antolatutako GAU BELTZA MIKROIPUIN LEHIAKETAREN lehen edizioaren irabazleen zerrenda badugu:
Ondokoak izan dira epaimahaikideak: Ainara Elizondo, Kote Guevara eta Gorka Bereziartua.
Antolatzaileen partetik gure eskerrik beroenak lehiaketan parte hartzeagatik, benetan IZUGARRIA izan baita jaso dugun erantzuna, guztira 60 lan jaso dira, (39 helduetan eta 18 urtetik beherakoetan 21). Mila esker!!
Irabazleak izendatzeaz gain, gure babesleei esker, zozketak egin ditugu parte hartzaile guztien artean. Hauek izan dira sarituak:
– BI PERTSONANTZAKO GOSARIA GAXEN KAFETEGIAN: Itxaso DIEZ
– BI PERTSONANTZAKO GOSARIA GAXEN KAFETEGIAN: Iker BENGOETXEA
– EROSKIREN SELECTA PRODUKUTUEN SASKIA: Eneko SAGARZAZU
Sari emate ekitaldia, bihar, urriak 31 izango da Amuteko auzo elkartean, 19:15tik aurrera.
KAROLINA SAINZ DE BIKUÑA izango da aurkezlea eta MAITE FRANKOk ipuin beldurgarriak kontatuko dizkigu eta lehiaketara aurkeztutako zenbait lan ere irakurriko ditu.
Animatu eta etorri, plazer handia izango da guretzat zu bertan egotea, ikaragarria izango baita!