Atzo Amuteko Elkartean Blaganen 2017ko batzar nagusia ospatu zen, 30 bat lagun bertaratu ziren eta urtean zehar egindako ibilbidearen errepaso bat egin ondoren, datorren urteko erronken inguruan hausnartu zen.
Laburbilduz, 2017an zehar egindako ekintzak ugari izan dira, besteak beste: mendi irteerak, hitzaldiak, Korrikan parte hartzea, Euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzen inguruan mahai ingurua, Blagan eguna, Itxeki euskarari kanpaina, Hondarribiko euskararen inguruko lanak, Hondarribia aldizkarirako artikuluak, … Eta datorren urtera begira landu ziren puntuen artean aipagarrienak, Euskara 365 egun kanpaina eta udaletxeko euskara aholku batzordea izan ziren.