Gure lehen Blagan Eguna, eguraldiaren konplizitaterik batere gabe, aurrera atera genuen atzo, eta nota onarekin, askoren ustean behintzat. Goizean Arraun elkarteko traineruan pankarta itsasotik lehorrera eraman ondoren, Abiyuan txarangak lagunduta kalejira egin zen. Soroetako frontoian “mosaikoa”ren ekimenaren aurkezpena egin ondoren, paella goxo-goxoa dastatzeko aukera izan genuen. Eta ondoren dantzara! Dantzan, bai, asko eszeptiko samar ginen Ttipikak agindutakoa lortuko ote zuen, eta baietz esan behar da, gutxi izango baitziren batere dantzarik egin ez zutenak. Elektropatxarangak, bestetik, jende gazte asko hurbilarazi zuen arratsaldeak aurrera egin ahala. Aipatzeko beste gauza asko ere izango dira eta joango gara polikiago horiek partekatzen. Polita izan zen belaunaldi guztietako jendea elkartzea eta denak elkarrekin blagan eta dantzan aritzea. Eskerrik asko hau dena posible izateko hainbeste lan egin duzuen guztioi eta partehartzaileei ere!!
KOMUNIKABIDEETAN BLAGAN EGUNARI BURUZ ATERATAKO ZENBAIT ALBISTE:
BIDASOKO HITZA, 2017/06/03,“Itsasotik lehorrera, “Itxeki euskarari, itsasotik lehorrera”, Asier Perez-Karkamo : Atzitu
BIDASOKO HITZA, 2017/06/02,“Eguraldiak Soroetara mugituko du Blagan Eguna”, Asier Perez-Karkamo : Atzitu
BIDASOKO HITZA, 2017/06/02,“Biltzea da bilatzen duguna, euskaldunok elkartzea”, Asier Perez-Karkamo : Atzitu
EL DIARIO VASCO, 2017/05/31,“Euskara festa giroan bizitzeko aukera”, Joseba Zubialde : Atzitu
ZAZPI ALDIZKARIA, 2017/05/31,“‘Blagan Eguna’ el sábado en Hondarribia” : Atzitu
NOTICIAS DE GIPUZKOA, 2017/05/31,“Blagan Eguna ospatuko dute larunbatean Hondarribian”, Xabier Sagarzazu : Atzitu