Nagiak jota mugikorra eta nabigatzailea euskaratzea beste baterako uzten duzun horietakoa zara? Bada, orain, ez duzu inolako aitzakiarik!
Inoiz baino errazagoa dugu orain puntu.eus fundazioari esker interneten ere, lehen hitza euskaraz egitea. Horretarako, nahikoa izango dugu izen bereko aplikazioa jaistea eta instalatzea.
Xehetasun guztiak hemen dituzu. Laburtuz, mugikorra euskaraz nahi baduzu jaitsi Google Play-tik Lehen Hitza aplikazioa eta instala ezazu Androiden. Ordenagailuan nabigatzailea euskaraz nahi izanez gero, zoaz lehenhitza.eus-en konfiguratu atalera eta aukeratu zure nabigatzailea. Eta listo!
Tresnaren deskribapenean dioten moduan, aplikazio eta webguneek gure gailuen hizkuntza zein den aztertzen dute eta horren arabera aukeratzen dituzte etorkizuneko garapenetan erabiliko dituzten hizkuntzak. Horregatik ere garrantzitsua da gure Android gailua euskaraz edukitzea.
Anima zaitez eta kendu beldurrak!
Iturria: domeinuak.eus web-orritik lortutako irudia
Maite Oronoz, Blagan-eko kidea