Blaganek antolatutako “Gau beltza” mikroipuin lehiaketaren bosgarren edizioan guztira 78 lan jaso dira, 42 gazteen kategorian eta 36 helduen kategorian. Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu dute, eta irabazleak urriaren 30ean iragarri dira Hondarribiko Udal liburutegian egin den sari banaketa ekitaldian. Jende ugari bertaratu da. Karolina Sainz de Bikuñak aurkezleak eta Joxe Mari Karrere ipuin kontalariak sarrera girotu ondoren, irabazleen ipuinak entzuteko aukera izan genuen.
Aurtengoan gaia “ETORKIZUNA” izan da, eta irabazleak ondorengoak izan dira:
Gazteen kategoria (18 urtetik behera):
1. saria: Etorkizunera atzera buelta
EGILEA: Maren Díez
Jaioturtea: 2013
Udalerria: Ordizia
Saria: 350€
2. saria: Behi labanaduna
EGILEA: Irati Egues Larzabal
Jaioturtea: 2016
Udalerria: Hondarribia
Saria: 200€
Hondarribiko idazlanik onena: Aspiragailu xurgatzailea
EGILEA: Alex Virto Etxebeste
Jaioturtea: 2015
Udalerria: Hondarribia
Saria: 100€




Helduen kategoria (18 urtetik gora):
1. saria: Horoskopoa
EGILEA: Fultxo Crespo Ortigosa
Jaioturtea: 1970
Udalerria: Viana (Nafarroa)
Saria: 350€
2. saria: Orduantxe
EGILEA: Ainhoa Aranburu Puente
Jaioturtea: 1969
Udalerria: Hondarribia
Saria: 200€
Hondarribiko idazlanik onena: Gizaki bat
EGILEA: Beñat Egues Cuesta
Jaioturtea: 1982
Udalerria: Hondarribia Saria: 100€




Parteharzaileen artean zozketak egin ziren:
Gazteak
- Gaxen: Danel Perez Oronoz
- Garua: Ilse Gallo Hernandez
- Eroskiko saskia: Ane Llorente Elzo
Helduak
- Gaxen: Marta Hernandez Rodriguez
- Garua: Paz Zendoia Sainz
- Eroskiko saskia: Inge Gallo Hernandez
Mila esker gerturatutako guztiei, aurkezle eta ipuin kontalariei, epaimahaiari eta ekitaldiaren babesleei!



















